ARLEPO - ZARIA

Ibilbide honetan, Arditurriko bidegorritik hasita, Sorondoko pista hartuko dugu Xaguerrekatik joanda.

Jarraian, Arlepo baserriaren azpitik igarotzen den pistatik, Bianditz mendatearen 13.km-ra irten harte jarraituko dugu.

Errepidea zeharkatu eta zelaitik igoko gara ehiza postuak jarraituz.

12.km-ra irteko gara , eta biurgunetik ateratzen den pistatik, hau
jarraituko dugu Zaria mendi gailurreraino.

Hemendik, berriro Sorondora eramango gaituen jaitsiera hasiko dugu,
 eta haurrerago, errepidea zeharkatu ondoren, pista batetik
 eta bidetxur aldapatxu batetik behera, Karrika auzora iritsiko gara

Hemendik, bidegorria hartuko dugu berriro, gure ibilbide hasiera puntua
izan zenarengana eramango gaituena.

Ibilbide honek zailtasun ezberdinetako bidetxurrak eta pistak nahasten
ditu eta malda gogorreko igoerarenbat ere ba dauka.


Zailtasuna:     ALTU   
Luzera: 28 km
Desnibela: 1100m
Denbora2h30