AIAKO HARRIA


Ibilbide honetan Aiako harriaren bira egingo dugu.
Malda gora gogor batzu eta jeitsiera teknikoak aurkituko ditugu eta gorabehera garrantzitsu bat izango degu, kontutan izanik kilometro
gutxiko ibilbidea dela.

Ibilbidea Arditurri meatigietako aparkalekuan hasiko dugu.
Berehala igoera hasiko dugu, lehendabizi errepidean , Aritxulora
daraman bidetik, eta geroago, bide zabalatik, Aritxuloko aterperaino.

Errepidea gurutzatzen dugu tunelaren gainetik, eta jeitsiera hasiko dugu , zertxobait teknikoago bere azken zatian , San Anton urtegira iritsi harte.

Biurgunean bertan hasten den pistatik barrena sartzen gara, eta
deboratxo baten ondoren malda gora gogor batetara iritxiko gara ,
pista izorratu xamar batetan.
Pista hau Erlaitzeko mendatera eramaten gaitu, bertan Inglesaren
gaztelua bisitatu ahal izango dugu.

Jaitsiera , Aiako Harrira oinez igotzeko bidea hasten den aparkalekutik hasiko dugu.
Hemendikan, meategietako aparkalekura eramango gaituen bidea jarraituko dugu.


Zailtasuna:     ALTU  
Luzera: 22 km
Desnibela: 1100m
Denbora3h