ADARRA


Nahiz eta Adarra mendia Oarsoaldeako eskualdean ez egon, hain gertua, mitiko eta ziklagarria izanik, hau ere sartzen dugu gure ibilbide katalogoan.

Ibilbidea Andoainen hasten da eta bere lehengo zatían 2.go ibilbidearekin partekatzen du bidea.

Bigarrengo tunela igarotzerakoan, ezkerretara jotzen dugu eta igoera hasten dugu, Adarrako belardietara eramango gaituena.
Bukaerako zatian malda oso gogor batekin topatuko gara, baita
bizikletatik jeitsi arazi egin ere.

Behin mendixkan egonda dagoeneko, pedalkolpe pare bat gehiago eta ahal dugun guztia gerturatzen gara gailurrera.

Metru batzu atzera egin eta jeitsiera hasiko dugu.
Kontuz eta arreta andiz ibili beharko dugu, batez ere zoru bustia edo
lainoa badago, aldapa behera maldatsua eta luzea bait da.

Aldapa behera honen bukaeran, ezkerretara joko degu pista batetikan,
eta ibilbidea jarraituz, Besabi baserriraino iritsiko gara
Hemendikan jeisten jarraituko dugu, pistetatikan baita errepide
estuetikan ,berriro Andoainerano iritsi arte

Zailtasuna:     ALTU  
Luzera: 21 km
Desnibela: 1050m
Denbora3h

Track GPS:  OARSOMTB_08_Adarra.gpx