IZU



Ibilbide honen irteera Bianditzeko mendatearen 13. Km dagoen aparkalekutik egingo dugu. Puntu hortatik hasita ere, gogortasun nabarmeneko ibilbidea da.

Behin Bianditzeko gailurrean, bere bizkarratik jarraituko degu bidea, gure zangoa lurrean jartzera behartuko digun pasaleku estu batzu aurkitu harte.

Aldapa behera gogor batetik jeitsi ondoren, berehala, hesia gurutzatuko dugu eta PR batetik jarraituko dugu bidegurutze batekin topatu harte.Hemendikan, eskuinetik Artikutzara jeitsiko gara.

Artikutzako Herriskatik, aldapagora gogorra hasiko dugu Izu mendiaren gailurraraino.

Izuren gailurrean egonda, atzera egingo dugu bere bizkarretik, igoeran atzean utzitako bidegurutzearaino. Hor eskuineko bidea hartuko degu
bidetxurretik jarraituko dugu gozatzen, bai bistengaitik, baita bidea berarengaitik, hasieran egondako bidegurutzera iritsi harte.

Hemendikan Eskas-era joko degu, ainbat alditan zangoa lurrean jartzera behartuko gaituen bidetxurrandikan.

Behin Eskas-en egonda, metro batzu errepidetik jaitsiko gara , eta 180º biurgune bat eginda, Bianditzeko gainara eramango gaituen bidea hartuko degu, eta hemendik hasierako bide berdinetik bueltan, gure ibilbidearen helmugara
.

ZailtasunaOSO ALTU
Luzera: 28 km
Desnibela: 1100m
Denbora5h