Atal honetan, Oarso ibilbideaz aparte Oarsoaldea eskualdearen igurunean dauden leku emblematienak ezagutzera eramaten gaituzten ibilbideak eskaintzen ditugu.

Ibilbideak lau maila ezberdinetan sailkatzen ditugu: berde, urdin, gorri eta beltza, gutxienetik gehiengoraino, ibilbidea hasi aurretik zure mailara estutzen dena aukeratu ahal dezazun. Era berean, bakoitzaren ezaugarri eta datu garrantzitsuenak adierazten ditugu.

Ingurunean eragin gutxiena egiteko nahiarekin, ibilbideak ez daude bere bidean zehar balizaturik, bainan denak deskargatu daitezke Wikiloc web orritik, GPS track formatuan, beraiekin bidea jarraitu ahal izateko.

Jarraitu gure Wikiloc profila, partekatzen ditugun ibilbidetara eguneratuta egoteko.

Aholkuak:

- Beti kaskoa eta eskularruak erabili. Erorketarenbat izan ezkero babestuko zaituzte.
- Ibilbideetan aukitzen dituzun zirkulazio arauak eta seiñaleak errespeta itzazu.
- Oinez edo zaldiz dijoazten beste bide eta pisten erabiltzaileak errespetatu, bidea eman edo zure abiadura gutxiagotu beraiekin gurutzeratzerakoan.
- Ingurumena zaindu, ez utzi zaborrarik ezta zure aztarna sakonak.

 
Powered by Wikiloc
 
Powered by Wikiloc
 
Powered by Wikiloc
 
Powered by Wikiloc
 
Powered by Wikiloc
 




-------------------------

OHAR GARRANTZITSUA:

OARSOMTB ez da proposatutako ibilbideak igaroten
diren bideen egoerataz arduratzen, ezta ere ez da bere mantenimenduaz arduratzen.

Edozein istripu , gertakari edo eragin daitezkeen minen ardura osoa erabiltzailearena da, eta bera erantzungo du bere jarreraz.
Emergentzi telefonoa: 112

OARSOMTB ez dauka inolako ardurarik hemen eskeintzen den informazioari ematen zaion erabileraz. Ezta ere honek izan ditzazkeen ondorioak, erabiltzaile, ingurune edo hirugarren pertsonengan.

www.oarsomtb.com-en argitaratutako infomaziora  sarbidea duena edo bertako edukiak deskargatzen duen erabiltzaileak, ohar hau irakurri , ulertu eta guztiz onartzen du.










-------------------------